Hondakinen bilketa sistema berrikusteko prozesua martxan

  •  

Ekainean agindu bezala, iritsi da hondakinen bilketa sistema berria hobetzeko prozesua. Ander Santesteban ingurumen teknikariak azaldu ditu haren nondik norakoak:. “Helburu argia du prozesu honek. Bilketa sistema berria baloratu eta hobetzea. Egin ditugun akatsetatik ikasi, eta hobetzeko pausuak ematea”. Lanketa bat baino gehiago egingo dira. “Hainbat fase izango ditu prozesuak: Batetik, komertzioetara banan bana joaten ari gara euren kezkak eta proposamenak jasotzeko. Bestetik, herritarrei eman zaie hitza. Horretarako etxe guztietara galdetegi bat banatu da. Bertan iritzia eman dute zizurkildarrek euren proposamenak herriko 5 postontzitzan utziz, Aurrerako Udal bulegoetan, Dya supermerkatuan, Ogi zuri okindegian, Egarri tabernan eta Zizurkil goian, Iriarte kultur etxean”. Galdetegiak ikusgai HEMEN

Orain iritzi horiek jaso eta zizurkildarrek esanari jarraituz, planteamendu bat egingo da. Planteamendu hori batzarretan aurkeztuko da bertan azken ekarpenak jasotzeko.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.