Liburu azoka Aurrera plazan

San Tomas eguna, larunbata, berezia izango da aurten Zizurkilen, II. liburu azoka egingo baita. Bigarren eskuko liburuak erosteko aukera izango da EURO 1 en truke. Iaz ekimenak izandako arrakastarekin aurten errepikatzea erabaki du Zizurkilgo Udalak. Batzen den dirua liburutegian liburu berriak erosteko izango da. Aurrera plazan egongo da liburu azoka, hilak 21, larunbatean, goizeko 11etatik 14:00ak arte. Egunarekin lotuta gainera, txistorra pintxoak dastatzeko aukera egongo da.

Bukalai taldea

Zizurkilen sortu berri den Bukalai dantza taldeak ere emanaldia eskainiko du azoka hasteko, goizeko 11etan izango da. 12etan berriz, Kale antzerkiaz gozatu ahal izango da, Bikokote kale antzerkia eskainiko da haurrentzat. Beraz, badakizu, Aurrera plazara gerturatzeko arrazoi ugari daude!

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.