Zizurkilgo Udalak poza adierazten du Marie Brizard-en lortutako akordioagatik

Zizurkilgo Udal gobernuak zoriondu egin nahi ditu Marie Brizard enpresako langileak hilabetean egindako borroka eta negoziaketen ostean enpresaren itxiera saihetsi dutelako. Joxe Mari Luengo alkatea langileekin izan da goizean akordioaren berri jasotzeko. “2013a urte gogorra izan da Zizurkilen. Akordio hau urtea hobeto amaitzeko behar genuen albistea da”, nabarmendu du.

Udalak datozen orduetan kenduko du langileen eskura enpresa atarian jarritako etxola. Aurrerantzean ere langileen ondoan egoteko konpromezua hartu du Luengok. “Guk argi dugu gure lekua non dagoen. Zizurkilen dagoen industria ehuna mantentzeko lanean eta okerren pasatzen ari direnen ondoan”.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.