Zizurkilgo Udalak bat egiten du larunbateko manifestazioarekin

Zizurkilgo Udal gobernuak bat egin du larunbaterako ELA eta LAB sindikatuek Tolosan deitu duten manifestazioarekin, besteak beste, Marie Brizard enpresaren egoera salatuko dute protestan. "Lehen unetik gure laguntza guztia eskaintzen ahalegindu gara langileei, eta orain kalean enpleguaren aldeko aldarrikapena egitea dagokigu. Zizurkildarrei ere manifestazioarekin bat egiteko deia egiten diogu", adierazi du Joxe Mari Luengo alkateak. Erreforma laboralaren aurkako hitzak izan ditu Luengok. "Zizurkilen itxiera asmoak izan ditugun bi kasuetan, zer esan handia izan du hemen merkeago kaleratzea ahalbidetzen duen erreformak. Horren aurka egin behar dugu larunbatean". Manifestazioa hilak 14, larunbatean izango da, eguerdiko 12:00etan hasita, Tolosako triangulotik.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.