Kirol Astea

KIROL ASTEA 2013

Abenduaren 9-tik 15era izango da aurtengoan Kirol astea.

Urteroko moduan kirol ezberdinen inguruko ekitaldi eta ekintza oparoak antolatzen ahalegindu gara kirol batzordetik.

Emanaldi, ikuskizun, omenaldi eta nola ez kirol ekitaldiz betetako astea izango dugu aurretik. (Ekitaldi eta ekintza guztiak web orriko egutegian dituzue)

Berrikuntza moduan, hurrengo urterako lehiaketa bat ere prestatu dugu. Herriko kirolariei urte guztiko jarraipena egiteko helburuarekin beraien argazkiak biltzen ahaleginduko gara 2014. urtean zehar.

Zuekin, herritarrokin lortu nahi genuke 2014.urteko kirolari onenaren saria osatzea, horretarako zuek bidaliko dituzuen argazkietaz baliatuko ginateke. Aurrerago jarriko dugu lehiaketaren inguruko informazioa gehiago web orrian bertan.

Ea guztion artean kirol aste eder bat osatzeko moduan garen.

 

2013

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.