Aiztondo mankomunitateak zaintzaileentzako ikastaroa antolatu du

Etxean pertsona helduen zaintza ez da erraza. Hain justu, horri begira ikastaroa antolatu du Aiztondo mankomunitateak. Atxulondo kultur etxean eskainiko da ikastaroa. "Zaintzaileen estresa. Norbera zaindu, zaintzeko besteak" izenburupean, Silvia Camio adituak zuzendutako ikastaroa izango da. Azaroaren 18an hasita, astelehenero egingo da, abenduaren 16a bitarte, arratsaldeko 16:30etatik 19:30etara. Dohainik da, eta izena emateko Aiztondo mankomunitatera jo behar da, Zizurkilen duen egoitzara jo edo 943.69.39.30 telefonora deituta.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.