Truke azoka Atxulondo kultur etxean

Badator hirugarren urtez jostailuen trukerako azoka. Azaroaren 21 eta 22an, 17:00etatik 20:00etara egingo da azoka Atxulondo kultur etxeko areto nagusian.  Udalak eta herriko ikastetxeek bultzatutako ekimena da 2011n hasi eta urtero garaitxu honetan errepikaten dena. Azokaren izenak argi azaldu bezala, helburua trukea da eta horrenbestez ez da dirurik onartuko jostailuak eskuratzeko orduan. Jokoak eraman eta hartzeko orduan muga zehaztu dute antolatzaileek: haur bakoitzak gehienez hiru jostailu, joko edo ipuin eraman eta eskura ditzake. Jostailuak eskuratzeko orduan, haurren batek baino gehiagok joko zehatz bat etxera eramateko intentzioa azalduz gero, erabakia antolakuntzaren esku geratuko da. Hau da, jostailu horren alde azaldu diren haurren arteko zozketa burutuko dute antolatzaileek.

 

 

 

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.