Azoka bereziko argazkiak eta bideoa ikusgai

Eguraldia lagun, egun ederra izan zen joan den urriaren 13koa. Goizean goizetik jende asko ibili zen azokako postuen artean. Haurrentzako ekimenek ere harrera bikaina izan zuten. 100 pertsonatik gora elkartu ziren eguerdian zimiterioan egin zen herri bazkarian. Arratsaldean, Ados antzerki taldearen xuxurlarien bisita izan zen.

Emakume baserritarrak

Aurten ere, emakume baserritarren inguruan ardaztu da azoka berezia. Iriarte kultur etxean, Zizurkilgo emakume baserritarren argazki zahar erakusketa ikusgai izan zen. Gustora egon ziren garai bateko argazkiei begira zizurkildarrak eta kanpokoak. Horrrez gain, iaz berreskuratutako ohiturari jarraituz, "Baserriko Argia" eskulturarako bueltak eman zion hasiera azoka egunari. Udal ordezkari eta herritarren gain, aurten gonbidatu berezi bat izan zen: Pedrina Rivera El Salvadorko Suchitoto hiriko alkatea. El Salvadorren emakumeek bizi duten egoeraz hitz egin zuen emakume baserritarrei eskainitako eskulturan. Arratsaldeko 13:00ean OSTERA, beste emakume baserritar bat hunkituta ikusi ahal izan genuen. Izan ere, 2013 baserriko postu onenaren saria jaso zuen Olatza baserriko Eskolastika Zabalak. Pozik hartu zuen garaikurra alkatearen eskutik.  Eguneko hainbat argazki HEMEN. Bideoa ere ikusgai dago HEMEN

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.