Ikastaroetan izena emateko epea irekita

2013-2014 ikasturteko ikastaroetan izen emateko epea zabaldu da. Iazko eskaintzari eutsi egin dio Udalak eta ikastaro berrien eskaintza ere egin du, ekainean egindako galdeketaren emaitzetan oinarritua. Tai-Chia da eskainiko den ikastaro berrietako bat.

Ohi bezala, izen emateak Zizurkilgo Aurrera Plazako udal bulegoetan egin daitezke, 943 69 24 95 zenbakian. Izena ematean ikastaroaren ordainketa egin beharko da edo Udaleko kontu korrontean ordainketa egin izanaren ziurtagiria aurkeztu beharko da. Izen emate orria ere bete beharko da Informazio guztia HEMEN.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.