Irailaren 13an autobusa irtengo da Zizurkildik LLadóra

Euskaldunon eta Kataluniarren nazio sentimendua oinarritzat hartuta, Zizurkil eta Lladó (Girona) senidetzera doaz. Irailaren 14 eta 15eko asteburuan Gironako herrian ospatzen den azoka berezira gonbidatu gaituzte zizurkildarrak, eta Udalak, herriko zenbait talderekin elkarlanean autobusa antolatu du. Hilaren 13an, arratsaldeko 14:30etan irtengo da autobusa Zizurkildik LLadóruntz eta hilaren 15ean, iluntzean, izango da itzulera. Autobusean izena emateko aukera ohiko puntuetan daukazue, Egarri, Atxulondo eta Iriarte tabernetan hain zuzen ere. Prezioa 30 eurokoa da.

Lladoko herritarrak maiatzean ospatu genuen Senidetze egunean izan ziren Zizurkilen. Buruhandiak, erraldoiak eta Penedeséko ardoa ekarri zuten. Gauzak honela, Zizurkildik ez gara esku hutsik joango. Ziotza kirol elkartea eta Txepetxa gazte asanbladaren eskutik, herri kirol saioa eskainiko dugu Gironako herrian. Izan ere, bi herrien arteko senidetzea arlo instituzionaletik haratago, herritarren arteko harremanetan eta kultura arteko trukean oinarritzea nahi da.

 

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.