BADATOR ATEZ ATE

Asteburuan herritarren erdia baino gehiago prestatu dira euren hondakinak gaika bereiztu eta atez ateko bilketan parte hartzeko. Udalak eskerrak eman nahi dizkie edukiontziak jasotzeko deialdiari erantzun eta banaketa lekuetara gerturatu diren herritarrei. Oraindik beharrezko edukiontziak jaso ez dituztenek ordea, ostiralera arteko epea izango du ondoko ordutegian:

 

 

Asteartetik ostiralera, arratsaldeko 15:00etatik 19:00etara Aurrea Plazan.

 

 

Era berean, jakinarazi nahi da, edozein arazo pertsonalengatik banaketa puntuetara gerturatu ezin duen herritarrari udaleko langileek eramango diotela edukiontzien kit-a etxera. Horretarako, 661.559.736 telefonora deitu besterik ez du egin behar.

Atez ateko sistema bilketa hilaren 17an, astelehenarekin batera jarriko da martxan Zizurkilen. Egungo kontainer-ak berriz hilaren 18an (goizez) erretiratuko dira kaleetatik.

Geroz eta gutxiago falta da hondakinen bilketa sistema berria martxan jartzeko. Eman aukera bat atez atekoari.

Adeitasunez,

Alkatea.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.