Antzerki irakurria ostiralean umeentzat eta esku pilotan Zizurkil Oiartzunen aurka

Ostiralean, hilak 7, arratsaldeko 18:00etan, ipuin antzeztuaz gozatu ahal izango da Atxulondo kultur etxean.  3 eta 10 urte bitarteko haurrentzat pentsatua da eta euskaraz eta arabiarrez eskainiko da. Izan ere Tolosaldeko migrazio eta aniztasun zerbitzua eta Udal liburutegia dira antolatzaileak.

Herriarteko txapelketa

Ordu terdi beranduago, iluntzeko 19:30etan, Zizurkilgo esku pilota taldeak Gipuzkoako herriarteko final laurdenetako partida jokatuko du Intxaur Frontoian, Oiartzunen aurka. Bi aurkari gaindituta, hirugarrenaren bila doa Zizurkilgo taldea.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.