Kontsulta itzazu senidetzeari lotutako ekitaldien argazkiak. Segundo Montes eta Zizurkil, 20 urte eskutik!

20 urte betetzen dira aurten Aiztondo bailara El Salvador-eko Segundo Montes Komunitatearekin anaieratu zenetik. Urteurren borobila ospatu asmoz, aurtengo "Maiatza saltsan" anaieratzearen inguruan ardaztu zuten Zizurkilgo Udalak eta kultura batzordeak. Helburua, 20 urte hauetan anaieratzeari esker burutu diren proiektuak ezagutarazi eta senidetzea bera gizarteratzea izan dira. Horren harira egindako ekitaldien argazkiak bildu ditugu amaitzeko. Besteak beste, Segundo Monteseko egin dituzten bisiten argazkiak (ikastetxeetara, Basque culinary center-era...), emandako hitzaldienak eta nola ez ospakizunen argazkiak.

Argazkiak kontsultatzeko HEMEN

Anaieratzeari buruz, Euskal Fondoa-ko kideek egindako bideo laburra ere ikusgai duzue HEMEN

20. urteurrena borobila izan da, ea beste 20 betetzen ditugun eskutik, elkarri lagunduz, elkar aberastuz.


Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.