Zizurkilgo Udal gobernuak babes osoa berresten die Perot-eko langileei

Huyck Wangner mutlinazionalak ERE-arekin aurrera jarraitu eta Zizurkilgo lantegiko 74 langileri kaleratze agiriak bidali dizkietela jakin ostean, Zizurkilgo Udalak babes osoa berresten die langileei. Hemendik aurrera ematekoak dituzten pausuetan ere bidelagun izateko konpromezua hartzen du Udal gobernuak, ahal duen heinean laguntza emanez. Langileek enpleguaren alde aurrera daramaten borroka txalotu nahi du Udal gobernuak, eta aurrera begira ere mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten die zizurkildarrei.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.