Diru-laguntzen inguruan hitz egiteko bildu ziren Udala eta herriko ostalariak

Atzo arratsaldean bilera egin zuten Zizurkilgo Udaleko kideen eta ostalarien artean. Ostalariak azken hilabeteotan bizitzen ari diren egoera gogorra xamurtzeko asmoz, diru-laguntza lerroa prestatzen ari da udala, eta ostalariak deitu zituen informazioa eman eta haien eskaerak entzuteko.

Aforo eta segurtasun neurriak betetzeko, bi taldetan banatuta bildu ziren herriko ostalariak eta udaleko kideak. Udalaren proposamenak entzun, eta euren kezkak azaltzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek. Udalak eskerrak eman nahi dizkie bilerara gerturatu ziren ostalariei.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.