Urriaren 26ko Dekretuak ezartzen dituen neurriak

COVID19aren pandemiak azken asteetan izan duen garapena dela eta, dekretu berria sartu zen indarren urriaren 26ean. Hainbat neurri jasotzen ditu dekretu horrek. Zizurkilgo Udalak bando baten bidez jakinarazi ditu dekretuaren ildo nagusiak, nahiz eta aldaketaren bat ere egon den. Esaterako, kultur ekitaldiak ikusi ahal izateko, norberaren udalerritik ateratzea baimendu du orain Jaurlaritzak, baldin eta mugakide den herri batean bada, eta sarrerak erosita badira.

Euskal Autonomia Erkidegoan zirkulatzeko askatasuna mugatua egongo da 23:00etatik 06:00atara. Ezingo, da, beraz, ordutegi horretan etxetik kanpora ibili, honako salbuespen kasuetan izan ezik: Sendagaiak eta premia biziko beste ondasun batzuk erostea; osasun-zentroetara joatea, albaitaritza-zentroetara joatea urgentziazko arrazoiengatik, laneko edo legezko betebeharrak betetzea; ohiko bizilekura itzultzea, atal honetan aurreikusitako jarduera batzuk egin ondoren; zaintza lanak egitea; ezinbestekoa edo premia-egoera izatea; antzeko beste edozein jarduera, behar bezala egiaztatua, gasolindegietako errepostajea, aurreko paragrafoetan aurreikusitako jarduerak egiteko beharrezkoa denean.

Horrez gain, Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean pertsonak sartzeko eta ateratzeko mugak jarri dituzte. Kasu honetan ere salbuespenak finkatu dituzte joan etorriak baimentzeko: Osasun-zentroetara joatea; laneko edo legezko betebeharrak betetzea; hezkuntza-zentroetara joatea; ohiko bizilekura edo familia-bizilekura itzultzea; zaintza lanak egitea; mugakide diren lurraldeetako finantza eta aseguru erakundeetara edo hornidura-estazioetara joatea; organo publiko, judizial edo notarialetan egin beharreko edo presako jarduketak; baimenak eta dokumentazio ofiziala berritzea, bai eta beste administrazio-izapide atzeraezin batzuk ere; azterketa edo proba ofizial atzeraezinak egitea; ezinbestekoa edo premia-egoera dela eta antzeko beste edozein jarduera, behar bezala egiaztatua.

Gainera, dekretuak mugatu egiten du norberaren udalerritik sartu-atera ahal izatea, aurreko zenbakian aurreikusitako salbuespenekin. Bestalde, mugakide diren udalerrietara joan ahal izango da ohiko igarobidean, banakako gizarte, ekonomia eta kirol-jarduerak edo aire zabaleko jarduera fisikoak egiteko.

 

Jarraitu beharreko neurri orokorrak

Erabilera publikoko espazioetan, itxietan nahiz aire zabalekoetan, eta baita erabilera pribatuko espazioetan ere, gehienez sei pertsona egon daitezke, salbu eta bizikideak badira.

Derrigorrezkoa da maskara erabiltzea, pertsonen arteko distantzia edozein dela ere, bai bide publikoan eta aire zabaleko epsazioetan, ba erabilera publikoko gune itxietan edo jendarentzat irekita dauden lekueta, eta espazio berean beste pertsona batzuekin elkartu gaitezkeenean.

 

Kirola

Banaka edo taldeka egin daiteke aire zabaleko jarduera fisikoa, gehienez ere 6 pertsonako taldetan. Kasu honetan, gainera, baimenduta dago mugakide diren udalerrietara joatea. Talde federatuen kirol entrenamentuak baimenduta daude, gehienez ere seiko taldetan. Talde edo elkarte bakoitzak erabakiko du saioak nola antolatu eta haiek jakinaraziko diete taldekideei. Etenda geratu da profesionala edo erdi-profesionala ez den talde federatuen lehiaketa.

 

Kultura

Kultur-ikuskizunak baimenduta daude, betiere segurtasun neurriak jarraituz. Haisera batean ezezkoa zabaldu bazen ere, baimenduta dago, sarrerak izanez gero, kultur-ikuskizunak ikustera joatea, mugakide den herrira. Zizurkilgo Udalak banatutako bandoan ezezkoa jartzen du, baina azken egunotan aldatu egin da irizpidea.

Bestalde, Udalak antolatutako kultur-ikastaro guztiak aurrera doaz. Aforo eta segurtasun neurri estuak betez antolatu ziren eta horrek bere horretan mantentzeko aukera eman du.

 

Haur-parkeak

Irekita egongo dira Zizurkilgo haur-parkeak. Indarrean dauden segurtasun neurriak bete beharko dituzte erabiltzaileek. Udalak desinfekzio lanak egingo ditu astelehen goizero.

 

Jatetxe eta tabernak

Taberna eta jatetxetan kontsumitu ahal izateko, derrigorrezkoa da eserita egotea; ezin da zutik kontsumitu eta mahai bakoitzean ezingo dira 6 pertsona baino gehiago elkartu. Horrez gain, maskara erabili behar da uneoro; jan edo edateko momentuan bakarrik kendu ahal izango da musukoa. Gaueko etxeratze agindua betetzeko, taberna eta jatetxeak 23:00etarako itxita egongo dira.

 

Urriaren 27an, 06:00etan sartu ziren indarrean neurri hauek.



Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.