Plazida Otañoko arduradunek “Liburutegiak pandemiari aurre eginez” jardunaldian parte hartuko dute

 

Urriaren 24an Liburutegien Nazioarteko Eguna ospatuko da eta horri lotuta, hainbat ekitaldi antolatu dute Tabakalera, Koldo Mitxelena Kulturunea eta Donostia Kulturak, elkarlanean. Urriaren 21, 22 eta 25ean liburutegi publikoetan Covid-19aren eragina aztertuko da hitzaldi, mahai-inguru, liburu aurkezpen eta film baten proiekzioaren bidez.

Nola aldatu du pandemiak liburutegietako lana? Nola birmoldatu behar izan dira herritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzuak? Urriaren 21tik 25era bitartean Donostian antolatutako jardueretan galdera horiei guztiei erantzuna ematen saiatuko dira. Urriaren 22an, Plazida Otaño liburutegiko Arantxa Zabalak Zizurkilen izandako esperientziaren berri emango du Tabakaleran, urriaren 22an. Goizez, Galizia, Bartzelona eta Madrilgo liburutegietako arduradunek hartuko dute parte eta, arratsaldean, Gipuzkoako liburutegietako profesionalek euren iritzia, esperientzia eta ezagutzak partekatuko dituzte Covid-19k sortutako egoeraren aurrean. Donostia, Eibar eta Oñatiko liburutegietako arduradunekin batera arituko da Plazida Otaño liburutegiko Arantxa Zabala. Bertaratu ahal izateko, beharrezkoa izango da aurrez izena ematea: www.tabakalera.eus

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.