Tertulia feminista, bihar

Tertulia feminista antolatu du Zizurkilgo Udalak hilaren 21eako. Plazida Otaño liburutegiko ikasgelan egingo dute, 19:00etan hasita. Feminista izatea zer den, zein zalantza sortzen diren..., gai ezberdinak jorratuko dituzte saioan zehar. Parte hartu ahal izateko, beharrezkoa izango da aurrez izena ematea. Udal bulegoetara joan beharko da horretarako, edo 943 69 10 12 telefono zenbakira deitu. Nahi duenak, gainera, bulegoetan bertan eskura izango ditu solasaldian zehar erabili dituzten testuak. Saioan parte hartzeko ez da derrigorrezkoa aurrez testuak irakurtzea, baina interesa duenak, eskura izango ditu.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.