Abian da Teodoro Hernandorena Ipuin Lehiaketa

Zizurkilgo Udaleko Euskara sailak martxan jarri du Teodoro Hernandorena Ipuin Lehiaketa. Azaroaren 20a izango da lanak aurkezteko azken eguna.

Andoain, Aduna, Alkiza, Asteasu, Amasa-Villabona, Anoeta, Irura, Larraul eta Zizurkilgo herritarren artean idazteko zaletasuna sustatu nahian antolatzen da, urtero, sariketa. Aurkezten diren lanek egile bakarra izan behar dute eta partaide bakoitzak gehienez bi lan aurkez ditzake. Gaia librea da, eta lan guztiek euskaraz idatziak izan behar dute.

Adinaren araberako bost maila ezberdinetan banatu dute, aurten ere lehiaketa:

  • A maila: 2014-2012 urte artean jaiotakoak. Orrialde bateko lana entregatu beharko dute. Opariak jasoko dituzte lehen eta bigarren saria eskuratzen dutenek.

  • B maila: 2011-2009 urte artean jaiotakoak. Bi orrialdeko lana entregatu beharko dute. Opariak jasoko dituzte eta bigarren saria eskuratzen dutenek.

  • C maila: 2007-2008 urte artean jaiotakoak. Gutxienez bi eta gehienez lau orrialdeko lanak entregatu beharko dituzte. Lehen saridunak 90 euro eramango ditu eta bigarrenak oparia.

  • D maila: 2006-2004 urte artean jaiotakoak. Gutxienez hiru orrialde eta gehienez 8 orrialdeko lanak entregatu beharko dituzte. Lehen saria eskuratzen duenak 150 euro eramango ditu eta bigarrenak oparia.

  • E maila: 2003. urtetik atzera jaiotakoak. Gutxienez bost eta gehienez 12 orrialdeko lana entregatu beharko dute. Irabazleak 450 euro eramango ditu eta bigarrenak oparia.

Parte hartzaileek, lan bakoitzaren bi kopia entregatu beharko dituzte Zizurkilgo udaletxean edota udal bulegoetan. Epaimahai aditu batek erabakiko du lan sarituak zein diren. Zizurkilgo Udalak bere ordezkaria izango du epaimahaian eta idazkari bat ere izendatuko du. Lan sarituak Udalaren esku geratuko dira, eta egoki iritziz gero, argitaratu egingo ditu.

Sari-banaketa ekitaldia abenduaren 18an egitekoa dute, Plazida Otaño liburutegian.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.