Gaztezulok irailaren 21etik aurrera zabalduko dizkie ateak haur eta gaztetxoei

Itzulera, baina, ez da aurreko urteetakoaren modukoa izango. Hain zuzen, pandemiaren eraginez, ikasturte honetan Zizurkilgo Gaztezulora azaldu eta antolatutako ekintzetan parte hartu nahi duten haur zein gaztetxo guztien gurasoek izen-emate orria bete eta aurkeztu beharko dute Gaztezulon bertan edo udal-bulegoetan.

Izen-emate orriak irailaren 14tik aurrera eskuratu ahal izango dira, Gaztezulon, udal-bulegoetan edo Zizurkilgo Udaleko web-orrian, Gaztezuloren atalean.

Modu horretara, haur eta gaztetxoen gurasoek konpromisoa hartuko dute Zizurkilgo Udalak Gaztezulorako prestatu duen segurtasun-protokoloko neurriak betetzeko. Protokolo hori albiste honi erantsitako dokumentuan kontsulta dezakezue.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.