Iraila kulturala dator

Bizi dugun pandemiak eraginda, festarik ez da izango aurten Zizurkilen baina horren ordez kultur eta kirol ekitaldien aldeko apustua egiten dute festa batzordeek. Abuztuko asteburu kulturalaren ondoren iraila kulturala dator, hamabi ekitaldi adin eta mota guztientzako pentsatuak, beti ere segurtasun protokolo zorrotzak jarraituz.

Gonbidapen edo izen emateak

Joxe Arregi plazako Udal bulegoetan hartu beharko dira ekitaldietarako gonbidapenak edo kasuan kasu, izena eman beharko da ekitaldi horietarako. Guztiak doakoak dira baina aforoaren kontrolerako ezinbesteko urratsa da. Argibideak eta programazioa jasotzeko HEMEN duzu aukera, festa batzordearen eskutik. Lehen ekitaldia, igande honetan bertan izango da, Olatz Salvador-en kantaldia. Kultur ekitaldi nagusiak Joxe Arregi plazako estalpean izango dira eta kirol ekitaldiak Intxaur frontoian. Zizurkilgo Udalak festa batzordearen lana eskertu nahi du eta ekimenezgozatzeko deia egiten die zizurkildarrei.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.