Azken orduetan Aurrera plazan egindako PCR probek negatibo eman dute

Zizurkilgo Aurrera plazako lehen zenbakiko agerraldia bi etxebizitzetara mugatzen da. Hala ondorioztatu dute osasun arduradunek gainontzeko etxebizitzetako bizilagun guztiei egindako probek negatibo eman ostean. Beraz, bizilagun horiek euren ohiko bizitzarekin jarraitzeko modua izango dute eta positiboak agertu diren bi etxebizitzetan soilik jarraitu beharko dute konfinatuta.

Udalak beste behin bizilagunen jarrera eskertu eta txalotu nahi du eta hedabideei izandako jarrera errespetuzkoa ere eskertu nahi die. Konfinatuta geratzen diren bizilagunekin etengabeko harremana mantentzen jarraituko dute Udal zerbitzuek.

Oro har, herritarrei lasaitasun mezua berretsi nahi diegu baina behar den segurtasun neurriak hartzen jarraitu behar dugula azpimarratuz, koronabirusak gure artean jarraitzen duelako.

Elkar zaintzeko uneak dira.

 

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.