Udal-bulegoak normal funtzionatzen hasi dira berriro, liburutegiko langileak bigarren proban ere negatibo eman ostean

Liburutegiko langileak negatibo eman du egin dizkioten bi probetan, eta, hori dela eta, udal-bulegoak normal funtzionatzen hasi dira berriro. Hori dela eta, aurrerantzean ez da beharrezkoa izango aurretiazko hitzordua hartzea.

Goizeko 9:00etatik 14:00etara bitartean egongo dira zabalik udal-bulegoak.

Ohiko funtzionamendura itzuli garen arren, arduraz jokatzeko eta dagozkion segurtasun-neurri guztiak kontuan hartzeko deia egiten da Udaletik.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.