ITZULI itzultzaile automatikoa doan dago sarean, herritar guztien eskura

Euskara-gaztelania eta euskara-frantsesa hizkuntza-bikoteak itzultzeko aukera ematen du, alde bietara. Itzultzaile neuronala da, giza garunaren funtzionamendua imitatzen saiatzen dena, eta, hortaz, etengabe ikasten eta entrenatzen ari da. Horretarako, kalitatezko corpus handiekin elikatzen ari dira.

Eusko Jaurlaritzaren webgunean dago herritar guztiek doan erabiltzeko moduan. Aplikaziora sartu nahi izanez gero, hemen klik egin dezakezue.

Bestalde, bigarren aplikazio bat ere jarri du abian Eusko Jaurlaritzak: itzultzaile juridiko-administratiboa. Aplikazio hori ez da erabat irekia izango, sarbide mugatua izango du, eta administrazioko langileek erabili ahal izango dute, EUSKAL SAREAren bitartez.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.