Udan elkar zaintza programa ipiniko da abian, 6-12 urte arteko umeentzat

Zizurkilgo Udalak UDAN ELKAR ZAINTZA programa antolatuko du, krisiaren hasieran Zizurkilen martxan jarri zen zaintza-sarearen irizpideekin bat datorrena  eta erantzun egoki bat eman nahian zerbitzuaren premia duten haur eta familiei.

Egoerak ez du aukerarik ematen aurreko urteetako haur-kopuruak biltzeko segurtasun-baldintza egokietan, eta, beraz, eskaintza mugatua izango da: bakar-bakarrik horren beharra duten haur eta familiei zuzendua.

Udala jakitun da beharrak zehatz definitzea lantegi zaila dela, baina irizpide hauei erreparatuko die aukeraketa egiteko: Zizurkilen erroldatuta egotea eta kontziliazio-arazoak dituen familia izatea. Guraso, arduradun edo tutorearen lan-egoerak kontuan hartuko dira.

Uztailean

Zerbitzua hilabetez luzatuko da: uztailean. Hilabetea asteka banatuko da eta, beraz, lau izango dira guztira:

  • Uztailak 06-10
  • Uztailak 13-17
  • Uztailak 20-24
  • Uztailak 27-30

Asteka edo hilabete osorako izena emateko aukera izango da.

Asteren batean gutxieneko haur-kopurua ez balego, Udalak zerbitzua bertan behera uzteko aukera izango luke.

Ordutegia

08:30etik 13:30era izango da. Hasi eta bukatzeko orduak zorrotz bete beharko dira.

Adin tartea

6-12 urte arteko umeei zuzendutako eskaintza izango da (2008-2017 urte bitartean jaiotako umeentzat).

Taldeak

Zaintzaile bakoitzak 5 umeko taldeak izango ditu (adinean ahalik eta paretsuenak eta familia unitateak mantenduz). Taldeak estankoak izango dira, beste taldeekin harremanik izan gabe. Zaintzaile bakoitzak antolatuko du taldea eta umeekin egin beharrekoa. Kanpoan egin daitezkeen ekintzak lehenetsiko dira.

Hizkuntza

Zaintza EUSKARA hutsean egingo da.

Prezioak

Astebete: 30 € (bigarren senidetik aurrera % 50eko murrizketa)

Bi aste: 60 €

Hiru aste: 90 €

Lau aste: 120 €.

Zaintzaileak

Oporretan Euskaraz udaleku irekietan izen emandako begiraleen zerrendari lehentasuna emango zaio, eta bertako gazte zizurkildarrak kontratatuko dira lehenengo.

Zaintzaileen aukeraketa zozketa publiko bidez egingo da, eta sortzen den zerrenda jarraituz aukeratuko dira zaintzaileak osatzen diren taldeetarako. Zaintzaileek bete beharreko baldintzak:

-          Zizurkildarra izatea.

-          Euskalduna izatea.

-          18 urtetik gora izatea edo 2020an betetzea.

Oporretan Euskaraz udalekuetara izena eman duten begiraleekin behar adina zaintzaile izango ez balira, zaintzaileen lan-poltsa bat irekiko luke Udalak (aipatu diren baldintzak bete beharko dituzte). Hauen arteko aukeraketa zozketa bidez egingo da.

Umeen izen-emateak

Umeen izen-emateak ekainaren 22tik 30era bitartera egin beharko dira udal-bulegoetan, bertan egongo den izen-emate inprimakia betez.

Familia bakoitzak lanean egotearen enpresa-ziurtagiria aurkeztu beharko du, umearen guraso, tutore edo arduradun guztiak lanean daudela ziurtatzen duena.

Oharra: programa honetara egokitzen ez diren familiek Udalarekin harremanetan jartzeko aukera izango dute, eta kasu bakoitza aztertuko da, erantzun egokia emateko ahalegina egingo duelarik Udalak. Gehienez 50 ume hartuko dira aste bakoitzean.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.