Zabalik da berriro Tolosaldea Garatzenen Enplegu Zentroa

Alarma-egoeraren eraginez itxita egon ostean, ekainaren 1etik aurrera normal lanean hasi da Tolosaldea Garatzen garapen-agentziak Lehiberri zentroan kokatuta duen Enplegu Zentroa.

Lanbiden izen emandako erabiltzaile guztientzako doako zerbitzu bat da Enplegu Zentroa.

Honako zerbitzu hauek eskaintzen ditu:

  • Zalantzak argitu, informazioa eta aholkuritza pertsonala.
  • Lan eskaintzei buruzko informazioa.
  • Lan eskaintzetan eta prestakuntza ekintzetan inskripzioa.
  • Korreo elektronikoan prestakuntza eta enpleguarekin zerikusia duten kontsultak.
  • Selekzio prozesuen prestakuntza.

Bestalde, Tolosaldea Garatzenek jakinarazi du agentziako gainerako zerbitzuek ere datozen asteotan jarriko dutela martxan arreta presentziala.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.