Zizurkilgo Udalak, bolondres sarearen bidez, maskarilak banatuko dizkie adinekoei

Zizurkilgo Udalak osasun krisi honetan eskuratu dituen maskarilak herriko adinekoen artean banatzea erabaki du, gaitzaren aurrean talde ahulena direlako. 70 urtetik gorako herritar guztiek jasoko dituzte asteburuan maskarilak, bolondres sarearen bidez. Maskarila edo musukoak herriko enpresa batek utzitakoak dira, baita zenbait erakundeetatik jasotakoak ere. Adinekoen irteerak ugarituko diren honetan babesteko aukera bermatu nahi izan die Udalak. Maskarila ez da beharrezkoa baina bai gomendagarria. Gaitzari aurre egiteko neurri eraginkorrenak dena den, distantzia fisikoa eta eskuen garbiketa direla gogorarazi behar da. Udalak segurtasunez paseoaz gozatzea opa die herritarrei eta bereziki adinekoei, eta eskertu nahi du bolondres sarearen lana. Elkar zainduz atera gaitezela osasun krisitik.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.