Zizurkilgo Udalak telefono-zenbaki bat jarri du martxan indarkeria jasaten ari direnei laguntzeko

663779727 telefono-zenbakia 24 orduz egongo da erabilgarri, eta emakume, nerabe zein umeen kontrako indarkeria-kasuak hauteman nahi ditu, arrisku-egoeran daudenei edo indarkeria jasaten ari direnei lagundu ahal izateko. Telefono horrekin harremanetan jartzeko bi bide egongo dira: dei bidez ala Whatsapp bidez.

Indarkeria-egoerak arazo larria dira edozer garaitan, eta are gehiago, itxialdi-garaian. Hori dela eta, hurbiltasunak eskain dezakeen babesaz baliatuz, Zizurkilgo Udalak telefono-zenbaki hori jarri nahi izan du abian, herritarrei zuzeneko laguntza eskaintzeko.


Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.