Bilatzaile bat prestatu dute, COVID19k eragindako kalteen laguntza eta prestazio ekonomikoei buruzkoa

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak bilatzaile bat jarri du abian, eta bertan bildu ditu COVID 19k eragindako kalteei erantzuteko lurraldez lurralde, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Estatuan abian diren laguntza eta prestazio ekonomiko guztiak.

Hemen klik eginda kontsultatu ahal izango dituzu laguntza horiek guztiak. Hainbat motatako laguntzak topa daitezke bertan: autonomoentzako aparteko laguntzak, Gizarte Larrialdietarako Laguntzak, alokairu-laguntza programak, genero-indarkeriako biktimentzako laguntzak, kaleratuentzako laguntzak, etxegabeentzako laguntzak, seme-alabengatiko laguntzak eta familia eta lana bateragarri egiteko laguntzak, besteak beste.

Zehaztasun guztiak topatu ahal izango dituzue bertan: hartzaileen ezaugarriak, epeak, diru-laguntzaren zenbatekoa, eskaera egiteko modua...

Halaber, COVID 19 birusak sortutako kalteei aurre egiteko gomendioak eta jarraibideak aurkitu ahal izango dituzue EUDEL, Eusko Jaurlaritza eta Tolosaldea Garatzen erakundeetako web-orrietan.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.