Indarkeria matxistaren aurkako lanak ez du etenik konfinamenduan

Konfinamendua gogorra izaten ari da herritar askorentzat, baina dramatikoa izan liteke indarkeria matxista jasateko arriskuan dauden emakumeentzat. Baita gure herrian, Zizurkilen ere.

Zoritxarrez, azken orduetan izan dugu ertzaintzaren parte hartzea eskatu duen eraso baten berri. Zizurkilgo Udalak eraso matxista oro irmo gaitzesteaz gain, gogoratu nahi du indarkeria matxistaren biktimentzako arreta zerbitzu zein babes mekanismoetan ez dagoela aldaketarik. Konfinamendu egoeran ere, babes eta laguntza osoa izango dute emakume erasotuek. Ohar honen bidez gogorarazi nahi dugu biktimentzako doako eta aztarnarik uzten ez duen arreta telefonoa: 900.840.111

Era berean, etxe barruko beste hainbat indarkeria kasutan ere (haurrek jasa dezaketena, adinekoek…) Udaleko gizarte zerbitzuen jardunak ez du etenik. Inork ez du bere aurkako jazarpen edo erasorik jasan edo onartu behar etxe barruan.

Zizurkil bidezkoago eta feministagoaren alde lanean jarraituko dugu.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.