Botikak etxera eramateko eskatu ahal izango dute egoera ahulenean daudenek

Lehenik eta behin, patologia anitzeko pertsonek (hainbat gaixotasun kroniko dituztenak), mendekotasun-egoerak daudenek eta Beti On telelaguntza-zerbitzuak artatutako pertsonek eskatu ahal izango dute zerbitzua.

Gainera, neurriak hartu dituzte tratamenduak 3 hilabete gehiagoz luzatzeko eta farmazietan 2 hilabeterako medikazioa emateko.

Zerbitzu hori ematearen helburua da pertsonak ahalik denbora gehien egon daitezela beren etxeetan, farmazietara joan beharrik izan gabe, eta bermatuta izan dezatela hartu behar dituzten sendagaiak eskura izango dituztela, osasun-zentroetan nahiz farmazietan pertsonen pilaketak saihestuz.

Pertsona horiek deiak jasotzen ari dira beren etxeetan, informazioa emateko eta medikazioa emateko tokiak egiaztatzeko eta baieztatzeko. Hala ere, premia larriko kasuetan, herritarrak Eusko Jaurlaritzako Zuzenean herritarrentzako arreta-zerbitzuarekin jarri ahal izango dira harremanetan, 012 telefono-zenbakian.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.