Zizurkilgo Udalak protokoloak finkatu ditu boluntario-sarearen jarduna kudeatzeko

Zizurkilgo Udalak boluntarioen sarea eratzeko deialdia egin zuenetik, herritar ugarik deitu dute Udalera beren laguntza eskaintzeko. Hainbat eratako jardueretarako eskaini dute beren burua.

Udalak, orain, protokoloak finkatu ditu, boluntarioen sarea eta beharra dutenena ahalik modu egokienean kudeatzeko, eta, uneoro, segurtasun- eta babes-neurriak indarrean egongo direla bermatzeko.

Gainera, Udalak, sarearen kudeatzaile eta bitartekari gisa, bere buruari ere izendatu dizkio betebeharrak, eta horiek guztiak kontsulta ditzakezue albiste honen behealdean erantsitako protokoloan.

Gogoratu, halaber, oraindik aukera badagoela izena emateko, bai boluntarioen taldean, bai laguntza beharra dutenen taldean ere.

Azkenik, Udalak eskerrak eman nahi dizkie boluntarioen taldean izena eman dutenei, lankidetza eta elkartasuna beharrezkoak baitira egungo alarma-egoera honetan.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.