COVID 19a dela eta, bertan behera geratu da bolumen handiko etxeko traste zaharren bilketa

COVID-19aren hedapena ekiditeko, martxoaren 24tik aurrera, eta bestelako abisurik jaso arte, bertan behera geratzen da bolumen handiko etxeko traste zaharren bilketa zerbitzua.

Tolosaldeko mankomunitateak deia luzatzen zaie herritarrei, hondakin hauek etxean gorde eta kalera atera ez ditzaten.

Gogoratu baita ere, Andoain eta Tolosako garbiguneak itxita egongo dira partikularrentzat. Momentuz, bakarrik, udal zerbitzuek eta gremioek erabili ahal izango dituzte. Larunbatetan itxita egongo dira.

 

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.