COVID 19 - Udalaren harrera zerbitzua

COVID 19a dela eta, Udalak jakinarazten dizue harrera zerbitzua Elbarrenako bulegoetan emango duela. Bertara ezinbesteko kasuetan baino ez da joan behar, eta, hara joatekotan, aurretik telefonoz hitzordua eskatu behar da. Telefonoa honakoa da: 943691012.

Beste bi modutara ere jar zaitezkete harremanetan Udalarekin: telefonoz deituta, aipatutako zenbakian, edo bide telematikoak erabiliz Zizurkilgo Udalaren web-orrian (www.zizurkil.eus), Udala on line/ Tramiteak on line atalean.

Azkenik, Udalak jakinarazten dizue Udalarekin bete beharreko epeak etenda geratzen direla hamabost egun hauetan.

Aldez aurretik barkamena eskatzen dizue Udalak sortutako eragozpenengatik.



Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.