OHAR GARRANTZITSUA: Covid 19a dela eta, Zizurkilgo Udalak hartu duen neurri sorta

Koronabirus gaitzaren hedapena saihesteko, alarmarik gabe, arduraz jokatu behar dugu. Bereziki, ahulenak diren gizarte taldeengan eragin txikiena izan dezan.

Osasun arduradunen gomendioak jarraituz, Zizurkilgo Udalak erabaki hauek hartu ditu:

-Udalak antolatutako kultur ekitaldi guztiak eta ikastaroak bertan behera uztea, eta Udal liburutegia eta Iriarte eta Atxulondo kultur etxeak ixtea (udaltzaingoaren bulegoa salbu). Martxoaren 13an sartuko da indarrean neurri hau eta besterik erabaki arte egongo da indarrean.

-Aldiz, irekita egongo dira herritarrentzat oinarrizko Udal zerbitzuak, gaitza ez zabaltzeko neurri bereziekin. Udalak oinarrizko zerbitzuak bermatzeko konpromezua hartzen du.

 

Herritarrei, bestalde osasun gomendio hauek egiten zaizkie, adituen iritzia eta osasun agintarien aholkuak kontuan izanda:

-Une oro, osasun arduradunek ematen dituzten agindu eta gomendioak betetzea, maiz eskuak ondo garbitzetik hasita.

- Elikagaiak beharraren arabera erosi, ez da hornidura arazorik aurreikusten.

-Adineko eta haurren zaintzan elkartasunez eta arduraz jokatzea. Zaintzaren garrantziaz jabetzeko unea ere bada hau.

- Larrialdi zerbitzuak ez kolpasatzea. 112 telefonoa ez da erabili behar koronabirusaz kontsultak egiteko, 900.20.30.50 da tf zuzena.

-Ahal dela, bidaiak eta jende asko biltzen diren lekuak saihestea.

Zizurkilgo Udalak duen informazioa herritarren eskura jartzeko ahalegina egingo du aurrerantzean ere. Guztion osasuna bermatzea dugu lehentasun.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.