Martxoaren 29ra bitartean eskatu ahal izango dute familia ugariek Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren hobaria

Urtero bezala, Zizurkilgo Udalak deialdia egin du, familia ugariei murrizketa egiteko ondasun higiezinen gaineko zergan.

Zergaren % 50eko hobaria 100.000 euroko balio katastralera arte aplikatuko da.

Albistearen behealdean dagoen eskaera-orria aurkeztu beharko da, honako dokumentazio honekin batera:

  • Nortasun-agiriaren eta indarrean dagoen familia ugariaren tituluaren fotokopiak
  • Titularrak eta onuradunek ohiko bizilekuaz gain inolako higiezinik ez dutela adieraziko duen Foru Ogasunak emandako ziurtagiria
  • 2019ko ondasun higiezinen gaineko zergaren ordainagiri ordainduaren fotokopia

Informazio gehiago behar izanez gero, udal-bulegoetan edo 943691012 telefono-zenbakian eskuratu ahal izango duzue.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.