Fraisoro eskolak ikastaroa antolatu du erremedio naturalen bidez landareen gaixotasunak sendatzeko

Eritasunak saihesteko eta baratzean eta lorategian landareak sendatzeko erremedio naturalak izenburupean, ikastaroa martxoaren 23, 24, 25 eta 26an izango da, 15:30etik 19:30era bitartean, Fraisoro Eskolan bertan, Elbarrena auzoa 12 helbidean. Ikasle-kopurua mugatua izango da.

Clara Gutiérrez izango dute irakasle, landareak sendatzeko landareetan, sendabelarretan eta basalandare jangarrietan aditua.

Produktu fitosanitarioen aplikatzaileari buruzko ikastaroetan mezu bat zabaltzen dute Fraisoro eskolako kideek: produktu kimiko bat erabili aurretik, beste aukera naturalago batzuk probatu daitezke, aplikatzailearentzat kaltegarriak ez direnak eta ingurumena errespetatzen dutenak. Ikastaro honetan, landare basatiekin eta landatuekin landare-prestakinak egingo dituzte, hainbat teknika erabiliz, eta baratzeko eta lorategiko izurriteei eta gaixotasunei aurrea hartzeko trikimailu erraz eta eraginkorrak ezagutuko dituzte. Ikastaroaren antolatzaileen esanetan, biodibertsitatea gure aliatua da landareen eta baratzezainen eta lorezainen osasunerako.

Informazio gehiago lortzeko eta matrikula egiteko, honako bide hauek erabil ditzakezue: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu eta 943692166 telefono-zenbakia.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.