Martxoaren 12ra bitartean eskatu ahal izango dira Nafarroako euskalgintzari eta nafar ekoizleei laguntzeko Errigorako produktuak

Zizurkilgo herriBIZIgune elkarteak bat egin nahi izan du Errigora kanpainarekin. Hori dela eta, Zizurkildik bertatik eskaerak egiteko eta produktuak herrian bertan jasotzeko aukera ipini du martxan.

Eskaerak Plazida Otaño liburutegian, udal-bulegoetan eta Iriarte tabernan egin ahal izango dira, martxoaren 12ra bitartean.

Udaberriko kanpainan, olioa, kontserbak, arroza eta pastak eskatu ahal izango dira.

Olioa apirilaren 6an jasoko da, Plaza Etxeberrin, eta kontserbak, arroza eta pastak maiatzaren 25ean. Ordainketak esku-dirutan egin beharko dira, produktuak jasotzeko unean.

 

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.