Jose Ignacio Lertxundik eta bere kuadrilak eskuratu dute Bixexto kanpainako xextoetako bat

20254 zenbakia eskuratu zuten, Txindoki tabernan, eta, hain zuzen, zenbaki hori izan zen saridunetako bat, larunbatean, otsailaren 29an, egindako zozketan.

Jose Ignacio Lertxundik eta bere kuadrilak Emilio Txindoki tabernako nagusiaren eta Maite Amenabar Zizurkilgo Udaleko zinegotziaren eskutik jaso dute xextoa, Txindoki tabernaren atarian.

Xexto ederra eskuratu dute, herriko merkatari zein ostalaritza establezimenduek emandako produktuz osatua, Zizurkilgo Udalarekin elkarlanean.

Hain zuzen, Zizurkilgo Udalak eskerrak eman nahi dizkie herritarrei, bai eta herriko merkataritza eta ostalaritza establezimenduei, kanpainan eskainitako lankidetzagatik.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.