Zizurkilgo Gaztezulok badu Facebookeko orria

Aste honetatik aurrera, Zizurkilgo Gaztezulok badu Facebookeko orria. Gaztezulo Zizurkil aukeratuz gero, bertan ikusi ahal izango duzue Zizurkilgo Gaztezuloko dinamikaren berri: hileroko programazioa, Gaztezulon bultzatzen diren proiektuei buruzko informazioa (Erasmus+), Aste Santuko zein udako kanpainak...

Sare sozialek gaur egunean zenbaterainoko erabilera duten ikusita, Gaztezulok ere jauzi hori eman nahi izan du, erabiltzaileekin zein gurasoekin komunikazio-kanal zuzena topatu nahian, eta, horrela, aurrez irekita daukagun Instagrameko profila (www.instagram.com/gaztezulozizur) osatu nahian.

Ekintzen deialdiak ez ezik, balorazioak ere aurkituko dituzue bertan, antolatutako ekintzetan landu diren edukiak eta jasotako iritziak zabaltzea ere bada-eta gure helburua.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.