Fraisoro eskolak Produktu Fitosanitarioen Aplikatzailea oinarrizko ikastaroa antolatu du

Ikastaroa otsailaren 10ean hasiko da Fraisoro eskolan bertan.

Produktu fitosanitarioak dira  laboreetan (baratzeetan, negutegietan …) gaixotasunak eta izurriteak prebenitzeko eta kontrolatzeko erabiltzen diren produktuak. Produktu fitosanitarioen artean bi mota daude:  profesionalak direnak eta etxean erabiltzen direnak edo profesionalak ez direnak (normalean ontzi txikietan saltzen dira). Produktu fitosanitario profesionalak erosteko eta erabiltzeko, aplikatzailearen txartela behar da. Eta txartel hori lortzeko, 25 orduko ikastaro bat egin behar da.

Txartela lortzeko baldintzak, ondoko bi hauek badira:

-          %80ko bertaratze-portzentajea betetzea

-          Bukaeran egiten den azterketa erraza gainditzea.

Fraisoroko prestakuntza arduradunaren arabera, interesatuek otsailaren 7a baino lehen jarri beharko dute harremanetan Fraisoro eskolakoekin, 943692166 telefono-zenbakian edo Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidean.

Ikastaroko lehenengo egunean, karnet tamainako bi argazki eta nortasun-agiriaren fotokopia eman behar omen dira.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.