Kirol Astea oso arrakastatsua izan da

 

Partaidetza bikaina izan da antolatutako ekintza guztietan, eta antolatzaileak oso gustura geratu dira lortutako erantzunarekin.

Osteguneko mahai-ingurura heldu eta ume dezente gerturatu ziren, punta-puntako kirolarien adierazpenak entzutera eta kirola eta ikasketak bateragarriak direla ikustera.

Ostiralean izan zuen jarraipena Kirol Asteak, eta jende ugari azaldu zen Herriguneko elizara, Ukerdi Izabako Mendi Film Festibaleko pelikulak ikustera.

Larunbatean egun osoko egitaraua izan arren, jendea ez zen kikildu, eta goizean goizetik ume eta gaztetxo dezente azaldu zen Intxaur frontoira, ZEK elkarteak antolatutako joko eta jolasetan parte hartzera. Danena halterofilia taldeko kideek ere kriteriuma antolatu zuten, eta, ondoren, halterofiliako teknikak ikasteko baliatu zuten hara bildutako umetxo guztiek.

Larunbat arratsaldean, berriz, Gipuzkoako Taldekako Halterofilia Txapelketa jokatu zen Intxaur frontoian, eta maila handiko pultsularien lanaz gozatzeko aukera izan zuten gerturatutako guztiek.

Gauean ere izan zuen jarraipena programazioak, XXIII. Gau Krosa. Ibontxo Gonzalez Memoriala lasterketarekin. Helduen kategorian, 200 lasterkari baino gehiago bildu ziren, eta Iraitz Arrospide korrikalariak, gainera, Gau Kroseko marka ondu zuen.

Eta azken egunean, igandean, Umeen Pilota Txapelketaz eta emakumeen pala partidaz gozatu ahal izan genuen Intxaur frontoian. Arratsaldean, berriz, Ecuavoley kirola ezagutzeko aukera izan zuten Otaño ikastetxeko frontoira bildutakoek. 15 urte baino gehiago daramatzate Tungurahua elkartekoek kirol hori egiten Otañoko frontoian, eta zizurkildarrei ezagutaraztera gonbidatu genituen Kirol Astearen barruan.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.