Zizurkilen ere eskatu ahal izango dira Errigorako produktuen saskiak

Plazida Otaño liburutegian, udal-bulegoetan eta Iriarten egin ahal izango dira eskaerak, azaroaren 20ra bitartean.

Saskiak abenduaren 9an jaso ahal izango dira, 18:00etatik 20:00etara bitartean, Plaza Etxeberrin. Ordainketak esku-dirutan egingo dira, eskaerak jasotzeko unean bertan.

Banaketaren arduraduna herriBIZIgune izango da, Zizurkilgo Udalaren laguntzarekin.

Baina, zer da Errigora? Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes dituen ekimen herritarra da. Nafarroa hegoaldea du ardatz eta euskara ofiziala ez den zonaldean eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren elikagaiei Euskal Herrian bidea emanaz, euskaratik, euskararako eta euskaraz.

Bi kanpaina nagusi egiten ditu urtero:

• Udaberrian Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura: bertako oliba-olio birjina estra eta kontserba-sortak Euskal Herri osoko etxeetara banatzen ditu, bertako ekoizpena eta ekonomia sustatuz.

• Udazkenean, aurtengoan urriaren 30etik azaroaren 20ra, Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka: Nafarroa hegoaldeko produktuz osatutako saskiak milaka etxetara eramaten ditu, auzolanari esker, bertako euskalgintzari ekarpen-ekonomiko garrantzitsua eginez (saski bakoitzaren balioaren %25).

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.