Elbarrenako jaiak iristear dira

Irailaren 4tik 9ra bitartean izango dira jaiak, baina, aurrerapen gisa, abuztuaren 31 eta irailaren 1eko asteburuan ere izango dira ekitaldiak, motorrak berotzen joateko.

Hain zuzen, abuztuaren 31n II. Emakumeen Melokotoi Errugbi Topaketa izango da, eta irailaren 1ean II. Zizurkilgo Kotxe eta Motor Klasikoen Topaketa.

Ondoren, bi eguneko atsedenaren ostean, irailaren 4an Zizurkilgo XII. Kros Mistoaren eta barrikotearen txanda izango da. Eta irailaren 5ean txupinazoa lehertzen denetik, jaiak ez du etenik izango, irailaren 9ko ordu txikietara arte. Hemen kontsulta dezakezue aurtengo Elbarrenako jaietako egitaraua.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.