Zizurkilgo festa batzordeak ondu du aurtengorako amabirjin jaien egitaraua. Herrigunean ospatzen diren jaiak lehenengoak izaten dira Zizurkilgo bi jai nagusietan. Egitaraua HEMEN kontsultatu daiteke. Zizurkilgo Udalak festa batzordearen lana eskertu nahi du eta jai herrikoi, euskaldun eta alaiak opa dizkie zizurkildar guztiei. Eta gogoan izan ez dugula inolako eraso sexistarik onartzen!