Zizurkilgo kirolariak historian zehar beka aterako da

Zizurkilgo kirolaren historia orokorra jaso nahi da horrela, bereziki Danena kirol-elkartearen ibilbidea. Zizurkilen egon diren kirolarien kirol-bizitzaren berri ere jaso nahi da, genero-ikuspegia kontuan hartuta.

Beka norbanakoek eskatu ahal izango dute, bai eta hiru kide edo gutxiagoko taldeek ere. Eskaera-orriarekin batera, eskatzaileek honako dokumentazioa aurkeztu beharko dute:

- Eskatzailearen nortasun-agiriaren fotokopia bat

- Titulazio akademiko zehaztua eta osatua

- Curriculum vitaea

- Gaiaren azalpena eta lana nola egingo litzatekeen ahalik eta modu zehatzenean azaltzen duen proiektua (5 orrialdekoa, gehienez), ondokoa azalduz:

  • Lanaren ikerketa-esparrua
  • Ikertzailearen aurreko esperientzia
  • Helburuak
  • Materialak, baliabideak eta lan-metodologia
  • Lana garatzeko kronograma, gehienez ere 12 hilabetekoa
  • Aurreikusitako emaitzak eta horien interesa

Dokumentazioa Zizurkilgo udal-bulegoetan aurkeztu behar da, 2019ko irailaren 6a baino lehen. Beka esleitu ondoren, emakida eskuratzen duenak urtebeteko epea izango du memoria aurkezteko. Proiektua bera, azterlana eta memoria euskaraz idatzita egongo dira.

Bekaren zenbatekoa 2.000 eurokoa izango da. Informazio zehatzagoa nahi izanez gero, albiste honi erantsitako oinarrietan eskuratu ahal izango duzue, bai eta Zizurkilgo udal-bulegoetan ere.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.