Uda iritsi da Gaztezulora!

Ekainaren 1ean, larunbatean, izango da lehenengo ekintza, 17:00etatik 19:00etara bitartean, Zizurkilgo Gaztezulon, 9 urtetik gorako gaztetxoei zuzenduta.

Hiri-altzarien estanpazio-tailerra egingo dute, Andoni Robles artistaren gidaritzapean. Hiriko hainbat elementu margotu ondoren, oinarri gisa erabiliko dituzte kamisetak eta oihalezko poltsak estanpatzeko.

Baina udako ekintzak ez dira egun horretan amaituko. Hain zuzen, uztaila bete-beteta dator Gaztezulora. Mota guztietako ekintzak izango dituzte aukeran 12-17 urte arteko gaztetxoek hilabete horretan zehar: Kirol Astea, abenturak, erreka eta igerilekua...

Ekainaren 8ra arte izango dute aukera gaztetxoek uztaileko ekintzetan izena emateko. Udal-bulegoetan edo Gaztezulon bertan egin ahal izango dute, izena emateko orria eta gurasoen baimena aurkeztuta.

Programazio osoa eta ekintzen prezioak albisteari erantsitako programazioan kontsultatu ahal izango dituzue.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.