Maiatzaren 20tik ekainaren 14ra egongo da zabalik Bukalairen dantza-ikastaroan aurrematrikula egiteko epea

Urtero bezala, Bukalai dantza-taldeak ikastaroa antolatu du 2019-2020 ikasturterako. Ikastaroen egunak eta ordutegiak aurrerago zehaztuko dira.

Izena ematen duten umeen kopuruaren arabera, prezioak eta ikastaroen iraupena antolatu eta zehaztuko dira.

Zizurkilgo Udalaren Joxe Arregi plazako bulegoetan eman ahal izango da izena. Aurrematrikularen prezioa 25 eurokoa izango da.

Ikastaroetan parte hartu ahal izango dute 2015 urtean edo lehenago jaiotakoek.

Izena emateko, albisteari erantsitako izen-emate orria eta argazkiak ateratzeko baimen orria aurkeztu beharko dira.

 

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.