Loatzo musika eskolak logotipoa aukeratzeko lehiaketa antolatu du

Lanak aurkezteko epea irekita egongo da martxoaren 14tik apirilaren 5era bitartean. Zuzenean edo korreoz aurkeztu ahal izango dira lanak, Loatzo musika eskolaren bulegoan, Zizurkilgo Bulandegi bidea 23, behea helbidean.

Lehiaketaren helburua da musika eskolaren logotipoa definitzea. Lehiaketan parte hartu ahal izango dute 16 urtetik gorako pertsonek, bakarka edo taldean. Parte-hartzaile edo talde bakoitzak nahi adina lan aurkeztu ahal izango ditu.

Logotipoaren gaia musikarekin edo musika eskolarekin zerikusia duena izan behar da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, albiste honi erantsitako oinarriak kontsulta ditzakezue.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.