Familia ugariek hobaria eskatu ahal izango dute ondasun higiezinen gaineko zergan

Zergaren % 50eko hobaria aplikatuko zaie familia ugariaren titulua dutenei. Hobaria 100.000 euroko balio katastralera arte aplikatuko da.

Hobariaren eskaera udaletxean edo udal-bulegoetan aurkeztu ahal izango da, eta, eskaera-orriarekin batera, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

- Nortasun-agiriaren eta indarrean dagoen familia ugariaren tituluaren fotokopiak

- Titularrak eta onuradunek ohiko bizilekuaz gain inolako higiezinik ez dutela adieraziko duen Foru Ogasunak emandako ziurtagiria

- 2018ko ondasun higiezinen gaineko zergaren ordainagiriaren fotokopia

Informazio gehiago nahi izanez gero, udal-bulegoetan edo 943691012 telefono-zenbakian eskuratu ahal izango duzue.

Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 29an amaituko da.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.